14. ikas unitatea

Ametsetan

Batzuetan gogoratzen ez ditugun arren, lotan gaudela denok egiten dugu ametsetan. Amets horiek izan daitezke gozoak, ederrak, amesgaiztoak… Gai hori abiapuntu, ariketa hauek egingo dituzu.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH14-MO-Ametsetan

1- Andoni Egañak behin eta berriz amesten zuen… Audio honetan Andoni Egañak behin eta berriz egiten duen amets bat kontatuko digu. Irakurri nola hasten den kontatzen: Oraindik neuk karrera bukatu eta 34 urtera tarteka amesgaizto bera izaten dut… Egin hipotesiak. Zerekin amesten zuen?

 

2- Zer adierazten dute amesgaiztoek? Saioa Otegi psikologoak amets gaizto horien atzean zer dagoen azalduko digu. Entzun ondoren, aukeratu beheko galderen erantzun zuzena.

3- Bart ametsetan ibili nintzen: Erreparatu ametsei erreferentzia egiten dien honako esapideei: Ametsetan ibili / -(e)REKIN amets egin / Amesgaiztoa izan / Amets gozoa (ederra) izan / Izerdi-patsetan esnatu. Elkarrizketa hauetan, dagozkion hutsunean kokatuko al dituzu?

4- Amets bat: Alaitz eta Maider bikotea ospetsua egin zen 90ko hamarkadan, besteak beste, AMETS BAT kantari esker. Jarraian, bertsio berezi bat entzungo duzu, Gasteizko Hala Bedi irratiaren 30. urtemugan kaleratutako diskorako Hesian taldearekin elkarlanean egindako bertsioa. Entzun aurretik, hautatu hutsuneak betetzeko aukera egokiak.