Nomofobia
Badakizu zer den nomofobia? Teknologia-tresnen artean sakelako telefonoa da ia gehien erabiltzen dugun gailua. Ematen dizkigun erraztasunek eraginda, ordea, gure eguneroko errutinaren ardatz bihurtu da mugikorra.
*Jarduera hementxe deskargatu: HH 29-Ikastorduak-Nomofobia
1- Bideoaren ulermena: Unibertsitateko hiru ikasleri mugikorraren erabileraren inguruan galdetu diegu. Ikusi bideoa eta asmatu nori buruz ari garen:
2- Pasa dezakezu egun bat telefonorik gabe? Telefono mugikorrak guregan sortzen duen dependentziari buruzko testua irakurriko duzu. Irakurri ondoren, jarraian dagoen inkesta bete.
3- Sakelakoa zertarako? Jarraian bideo bat ikusiko duzu. Bertan, hainbat pertsonak horren inguruan hitz egin dute, eta zure lana izango da nork zer esan duen asmatzea. Kontuz! Agian erantzun bera batek baino gehiagok eman dute eta.