28. ikas unitatea

Emakumeak marka guztiak hausten

Azken urteotan emakumeek kirol-arloan duten protagonismoak gora egin du nabarmen. Gero eta emakume kirolari gehiago  daude  eta  gero  eta  ikusle gehiago  joaten  dira  horiek  jokatutako partidak   ikustera.

*Jarduera hementxe deskargatu: Ikastorduak-Emakumeak marka guztiak hausten

1- Bideoaren ulermena: Realeko futbol jokalari bati egindako elkarrizketa duzu segidan. Irakurri osatu dugun laburpena eta kokatu hitzak dagokien lekuan.

 

2- Testuaren ulermena: Irakurri Ane Etxezarreta Realeko jokalariari egindako elkarrizketa eta erreparatu esapideei. Jarraian Amanda Sampedro Atletico Madrileko jokalariaren biografia laburra irakurriko duzu. Osatu hutsuneak lehengo elkarrizketako egiturak erabilita.

3- Mintzamena

4- Entzundakoaren laburpena: Emakumeak kirolean lortzen ari diren emaitzei buruzko audio bat entzungo duzu. Entzundakoan aukeratu laburpenik egokiena.

 

5- Testua osatu: Jarraian duzu Begoña Muruagaren testua. Bertatik zenbait hitz kendu ditugu: testu-antolatzaileak, batez ere, eta lexikoa. Osatu testua, kendutako hitz horiei dagokien ordena-zenbakia jarriz.

6- Gutuna idatzi herri aldizkarian: Lehenik erreparatu Begoña Muruagaren testuaren egiturari eta ordenatu testuaren pasarteak. Erreparatu, baita ere, ideiak lotzeko Begoñak erabiltzen dituen elementuei eta puntuazioari.

Idatzi eskutitza herri-aldizkari baterako. Eskutitz horretan, alde batetik emakumeak arlo batean (kirolean, lanean, gizartean…) ematen ari diren urratsak goraipatuko dituzu; bestetik, oraindik zer hobetu daitekeen aipatuko duzu. Erabili eredu bezala Begoña Muruagaren testuaren egitura eta berak erabilitako lokailuak.

 

 

Kirola egiteko prest

Jarduera honetan pertsonaia ezagun batzuentzat kirol egokia zein litzatekeen proposatuko duzu, arrazoiak emanez. Gainera, gehiegikeria batengatik gertatutako pasadizoa ere idatziko duzu.

*Jarduera hementxe deskargatu: Ikastorduak-Kirola egiteko prest

1- Ausartuko al zinateke? Arriskua gustuko duzu? Kirol hauetatik zein ausartuko zinateke egitera? Eta zein ez? Osatu esaldiak baldintza hipotetikoa erabiliz eta, jarraian, eman zeure iritzia.

2- Ezta erotuta ere! Bideoa ikusi eta erantzun galderei. Gero, erreparatu pertsonaia bakoitzaren jokabideari.

 

3- Zer kirol komeni zaizu? Jarraian dituzun pertsonaien izaera kontuan hartuta, pentsatu zer kirol komeni zaien eta sortu testu labur bana, ereduan bezala, nabarmendutako egiturak erabiliz.

4- Beti sasoiko: Entzun Maitane Segurolak osasuntsu mantentzeko ematen dizkizun aholkuak. Berak dioenaren arabera, apuntatu zerk egiten digun mesede (gutxienez hiru gauza).

 

5- Apostua osasunaren kaltetan: Irakurri Mikel Larrañaga aizkolariak eta Alex Txikon alpinistak egindako apustuari buruzko berria, eta erantzun galderari. Lotu esaldiak izan ere lokailua erabiliz. Idatzi, gehiegikeria bat egitearen ondorioz, zuri gertatutako pasadizo bat.