Furgonetan bidaiatzeko plana egingo dugu?
Bidaiaz gozatzeko batek nahi adina modu daude, eta horietako bat izan daiteke furgonetaz edo autokarabanaz bidaiatzea. Batzuek furgonetan bidaiatzea bizitzeko modu bat bihurtu dute. Sekuentzia honetan, horren adibide bat ezagutuko duzu.
*Jarduera hementxe deskargatu: HH8-MO-Furgonetan bidaiatzeko plana
1- Bidaiatzean zer da garrantzitsua? Bidaiatzeko garaian zure ohiturak eta zaletasunak zein diren ezagutu nahi ditugu. Erreparatu beheko irudiei eta ondoren, erantzun beheko galderari eta komentatu erantzunak bikoteka.
2- Guk furgonetan bidaiatzen dugu: Oiartza Pampliegak eta Marco Ganuzak furgonetan bidaiatzen dute eta esperientzia horiek partekatzeko webgune bat jarri zuten martxan. Entzun zer dioten horri buruz. Ondoren, aukeratu beheko galderen erantzun zuzena.
3- Furgonetan lo egiteko erak: Irakurri www.furgobidaiak.eus blogeko testu-zati hau. Bertan Marcok eta Oiartzak furgonetan lo egiteko zenbait aholku eta informazio ematen dute. Irakurri ondoren, erantzun beheko galderei eta binaka komentatu zuen erantzunak.
4- Zein izango da gure hurrengo bidaia? Jarri binaka, eta egin planak egingo duzuen hurrengo bidaiari buruz.
5- Aholku eske: Lagun batek gaztetako ametsetako bat bete eta egokitutako furgoneta bat erosi berri du. Mundu osoan zehar furgonetaz bidaiatzeko asmoa dauka, baina berria da kontu hauetan. Zuk eskarmentu handia daukazunez, aholkua eskatzeko idatzi dizu: Nora joan, non akanpatu daitekeen, non ez, zer eraman behar den horrelako bidaia batean, zer arrisku dauden… Idatziozu e-mail bat lagunari aholkuak eta argibideak emateko, zure furgonetaz egindako bidaietan gertatutako pasadizoren bat kontatzeko, eta animoak emateko.
Erreklamazioa egin nahi duzu?
Zerbitzu bat erabiltzean, kontsumitzaileoi askotan arazoak sortzen zaizkigu kontratatua dugun konpainiak edo enpresak agindutakoa bete ez duelako. Eta ondorioz, erreklamatzea beste aukerarik ez dugu izaten. Buruhauste horien iturria, askotan, bidaiak izaten dira.
*Jarduera hementxe deskargatu: HH8-MO-Erreklamazioa
1- Zein izan zen zure esperientzia? Erabiltzen dituzun zerbitzuetan egin behar izan duzu erreklamaziorik zerbait oker egin zutelako? Erreparatu egoerei. Gertatu zaizu antzekorik?
2- Badakizu zer den erreklamatu.org? Entzun Jon Ortiz abokatuak zer dioen www.erreklamatu.com webgunean ematen duten zerbitzuaz. Ondoren, galdera hauen erantzun zuzenak aukeratu.
3- Mexikoko bidaian izandako arazoak: Bidaiari batek www.erreklamatu.com webguneko postontzira mezu hau bidali du gertatu zaiona kontatu eta aholkua eskatzeko. Baina aditz batzuk kendu dizkiogu. Beheko azalpen eta adibideak irakurri ondoren, osatu testua.
4- Zeu idazle: idatzi webguneko arduradunari: Gogoratu bidaia-agentziarekin, hegazkin-konpainiarekin edo antzekoekin izan duzun arazoren bat. Eta idatzi mezu elektronikoa www.erreklamatu.com webgunera gertatu zaizunaren berri eman eta aholkua eskatzeko. Saiatu aurreko ariketan landutako aditz-formak eta egiturak erabiltzen.