7. ikas unitatea

Eta zahartzaroan zer?

Erretiroa hartu ostean, zer egin nahiko zenuke? Bidaiatu, hizkuntza bat ikasi… Pentsatu al duzu inoiz? Jarduera honetan zahartzaroari buruz arituko gara.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH7-MO-Eta zahartzaroan zer

1- Adinekoek esana: Ikusi bideoa eta erabaki nork zer esan duen.

 

2- Adinekoen etorkizuna: Irakurri testua. Gaiarekin lotura berezia duen lexikoari erreparatu.

3- Zure aukera: Zahartzaroan sor daitezkeen arazoei aurre egiteko, Adinberri proiektuak aukera batzuk proposatzen ditu: Eguneko zentroa, adinekoen egoitza, tutoretzapeko apartamentua. Eta beste aukera batzuk ere badira: Laguntzailea etxerako, etxean bakarrik, seme edo alaba baten etxean… Aukera horien guztien artean, zein aukeratuko zenuke zuk, eta zein ez, adineko pertsona autonomoa izango bazina? Arrazoitu zure erantzuna eta grabatu ezazu zure argudiabidea.

4- Zer egin adineko pertsonekin? (Idazlana): Lagun batek bere gurasoekin duen arazoa azaldu dizu: adinekoak dira eta berak ez dauka zaintzeko astirik. Zahar-etxean plaza eskatzekotan da, baina zalantzak ditu. Zuk ere antzeko egoera duzu gurasoekin eta irtenbide ona aurkitu diozu: etxez etxeko laguntza, eguneko zentroa, zahar-etxea… Eta oso gustura zaude. Egitekoa:  Idatzi mezu bat zure lagunari. Kontatu zure esperientzia. Azaldu zergatik merezi duen zuk aukeratu duzun irtenbidea: etxez etxeko laguntza, eguneko zentroa, zahar-etxea… eta azaldu zer abantaila edo desabantaila ikusten dizkiozun. Aholkuak eman.

5- Zahartzaroa eta zoriontasuna: Hurrengo erreportajean zahartzaroa eta zoriontasunaz hitz egingo zaizu Faktoria saioan. Entzun erreportajearen atal hau eta ondoren, laburpen zuzena aukeratu.

Orain entzun erreportaje osoa. Zenbait adinduren testigantzak entzungo dituzu. Entzun ondoren, adierazi nork esan dituen beheko baieztapen eta komentarioak.

 

6- Seattleko esperientzia: Erreportaje honetan Seattleko zahar-etxe bateko esperientzia bitxi baten berri emango zaigu. Irakurri ondoren, erantzun beheko galderei. Bereziki, testuan azpimarratutako hitzen esanahiari erreparatuko diezu.

7- Zure hitzetan: Seattleko esperientziaz hitz egin behar diezu zure gelakoei, eta bide batez, horri buruzko iritzia eman. Irakurri beheko azalpen eta adibideak, eta ondoren, grabatu, taldekoei kontatzeko, esperientzia hau.