6. ikas unitatea

Langilearen ongizatea

Covidaren pandemiak bizitzari buruz gehiago hausnartzea eragin du. Ondorioz, lana eta denbora librea orekatzeko ahalegina handiagoa da gaur egun, eta errazago uzten edo aldatzen du jendeak lana.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH6-MO-Langilearen ongizatea

1- Lan giroa: Zein hitz lotuko zenituzke lanarekin? Hemen hiru dituzu. Eman gutxienez beste hiru eta osatu zerrenda. Hurrengo ariketako testua irakurri ondoren, osatzen joango zara zerrenda hori, eta sekuentzian zehar hiztegi lagungarri gisa erabiltzeko aukera izango duzu.

Lana ez uzteko, lan-baldintzak garrantzitsuak izaten dira. Nola baloratzen dituzu honakoak? Zerrendatu garrantzi handienetik txikienera.

2- Lana uzteaz: Irakurri testua eta lanarekin zerikusia duten hitzak edo egiturak azpimarratu. Osatu lehenengo jarduerako zure zerrenda.

3- Zenbat denbora ematen duzu lanean? Erreparatu nabarmenduta dauden egiturei. Idatzi zenbat denbora ematen duzun lanean edo ikasten, eta zertan ematen duzun denbora hortik kanpo.

4- Telelana nori eman… Langilearen ongizatean aurrerapauso bat izan daiteke telelana. Irakurri pertsona hauen egoera. Nori emango zenioke lehentasuna telelanean aritzeko? Zerrendatu bakoitzarentzat zeintzuk diren telelanean aritzearen alde onak eta adostu binaka arrazoiak emanez.

5- Telelana bai ala ez? Irakurri lagun batek posta elektronikoz bidalitako mezua. Idatzi mezua lagunari. Kontatu zuk telelanean izandako esperientzia nolakoa izan den. Aipatu bururatzen zaizkizun alde on eta txarrak eta eman zure ustez lagunduko dion aholkuren bat.

 

 

 


Gogoratzen lehenengo egun hura? (IDAZLANA)

Nola gogoratzen dugu lehenengo lan-eguna (eskola-eguna..)? Gogoangarria izan zen? Traumatikoa? Ahazteko modukoa? Horixe izango da sekuentzia honetako gaia.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH6-MO-Lehenengo egun hura-IDAZLANA

 

1- Ulermen orokorra: Normalean, denok gogoratzen dugu gure laneko, eskolako… lehen eguna. Ondoren dituzu langile batzuen oroitzapenak. Irakurri gainetik eta esan pertsona bakoitzak nolako oroitzapenak izan dituen.

2- Ulermen xehea: Irakurri berriro oroitzapen horiek, oraingoan arreta gehiagorekin, eta osatu taula. Kasu batzuetan, aukera bat baino gehiago dira zuzenak.

3- Esaldiak osatzen: Ondorengo esaldietan dituzu aurreko ariketetako testuetan azaldu diren izen eta aditz batuk. Osatu esaldiak, falta den hitza hutsunera mugituz.

4- Asko aldatu dira laneko kontuak: Lehenengo ariketetan, Mariak kontatu du asko aldatu dela laneko panorama. Begiratu zer esaten duen. Kontatu zure inpresioa: lehendik hona, zertan aldatu da laneko egoera edo lan egiteko modua?

 5- Zure laneko lehen eguna: Orain zure txanda. Zure laneko (eskolako…) lehen eguna kontatu behar duzu idatziz, herriko (edo laneko…) aldizkari baterako.

 

 

Zenbat lan izan dituzu?

Sekuentzia honetan, lanaren eta lan-kontratuen inguruko informazioa jasoko duzu. Gero zure lan eskarmentuaren berri emango duzu.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH6-MO-Zenbat lan izan dituzu

1- Lan egoera: Aitor Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak egungo lan-kontratuen egoera zein den azalduko digu bideo honetan. Bideoa ikusi ondoren, osatu laburpena, aukerarik egokiena eginez.

 

2- Lan-kontratuak: Irakurri erreportaje honetan zer dioen Aitorrek gaur egun egiten diren lan-kontratuei buruz. Erreportaje osoa irakurri ondoren, hurrengo orrialdeko galderei erantzun zeure hitzekin.

3- Eta zuk? Kontatu orain, idatziz, zein den zure lan eskarmentua. Ondorengo galdera hauek erabil ditzakezu gidoi gisa.

– Zein da zure lanbidea eta zenbat denbora daramazu lantoki horretan?

– Orain arte zenbat lan izan dituzu?

– Etorkizunean une honetan duzun lana izango duzula uste duzu? Zergatik?

 

 

Zerbitzaria izatea ez da lan makala!

Badira, ustez, edonork egin ditzakeen lanak; adibidez, zerbitzariena. Baina, agian dena ez da dirudien bezain erraza…

*Jarduera hementxe deskargatu: HH6-MO-Ez da lan makala

1- Edozeinek ez du balio: Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak kanpaina bat jarri du martxan. Honela du izena: “Edozeinek ez du balio”. Entzun zer dioen elkarteko Mikel Ayestaranek zerbitzarien lanbideari buruz. Entzun ondoren, beheko galderen erantzun zuzena aukeratu.

 

2- Tabernariak zera dio: Irakurri testu honetan zer dioen Noe tabernariak lanbide horrek dituen ezaugarri eta zailtasunei buruz. Irakurri ondoren, erantzun beheko galderei zeure hitzekin.

3- Baloratu gabeko lanbideak: Orain eman idatziz zure iritzia. Horretarako, erreparatu ondoko galderei. Beharbada beheko elkarrizketa-adibidea lagungarri egingo zaizu.

4- Esker onekoena eta esker txarrekoena: Zure eskarmentuaren edo zure ingurukoenen arabera, zein dira, zure ustez, lanbiderik onena eta txarrena? esker onekoena eta esker txarrekoena? Azaldu idatziz, zure aukera argudiatuz. Zergatik da hain ona edo txarra lanbide hori?