Izena aukeratu
Seme-alabaren izena aukeratzea buruhausteen iturria izan daiteke askotan. Izenak izana baldintzatu dezakeela pentsatzen dute askok, horregatik erabakia ez da kontu erraza.
*Jarduera hementxe deskargatu: HH5-Ikastorduak-Izena aukeratu
1- Erregistroan: Irakurri albiste hau eta esaldia osatzeko falta diren aditzak jarri.
2- Izen bereziak: Erein argitaletxearen eskutik argitaratu da Izen bereziak ipuin-liburua. Bere protagonistek izen bereziak dituzte eta gainera, nortasun propioa ere badute. NORAREN EGUNKARIA ipuinetik pasarte bat aukeratu dugu hona ekartzeko, berak egunkari erotikoa idazten du amodioaren esperoan dagoela.
3- Izena laburtzeko ohitura: Izenak laburtzeko dugun ohituraz hitz egingo dugu. Horretarako, irratiko saio batean esandakoa oinarri hartuta, hizkuntzaren alderdi batzuk landuko ditugu. Audioa entzundakoan erabaki ondorengo esaldiak egia ala gezurra ote diren.
4- Askatasun pixka bat utziko nuke: Ariketa honetan aditzean jarriko dugu arreta. Horretarako, Xabier Amurizak galdera bati ematen dion erantzuna ekarri dugu hona. Erreparatu, bai galderan eta bai erantzuneko pasartze batzuetan, aditza modu hipotetikoan agertzen dela. Osatu testua, hutsuneetan aditz egokia aukeratuz. Arreta jarri testuaren esanahiari.
5- Iritzia ematen: Atazari bukaera emateko, gai honi buruz hitz egin dezakezu lagunekin, edo pentsatu pixka bat gai honetaz eta zure iritzia idatziz eman.