Eta etorkizunean zer?
Jarduera honetan etorkizunaren inguruko gogoeta egingo dugu. Etorkizuneko gizakiak deskribatzen ahaleginduko gara eta etorkizunari buruzko aurreikuspenak egingo ditugu.
*Jarduera hementxe deskargatu: HH47-MO-Eta etorkizunean zer
1- Herentzia genetikoa: Bideoa ikusi ondoren, galdera hauei erantzungo diezu taldean.
2- Gero eta altuagoak: Orain, gure ondorengoen itxuraz ikertzaileek zer dioten entzungo duzu. Zure intuizioa eta ikertzaileek diotena bat datozen jakiteko aukera izango duzu.
Unea iritsi da idatzizko deskribapen ahalik eta zehatzena egiteko. Nolakoa izango da hemendik 100 urtera gizakiaren erretratu-robota? Saiatu idatziz deskribatzen.
3- Irauteko diseinatua: Orain, 1. bideoan, iragarki bat ikusiko duzu. Zeren iragarkia da?
Komentatu taldean erantzunak… Ikusi bigarren bideoa eta konprobatu.
4- Zer nahiko zenuke betiko irautea? Hemen dituzun produktuetatik, zer nahiko zenuke denbora asko irautea?, eta gutxi irautea? Hona produktuak: autoak, etxeak, arropa, ordenagiluak, mugikorrak….
5- Txikitako kontuak komentatzen: Launaka jezarriko zarete eta irudietako pertsonaiek esaten dutena komentatuko duzue. Zuek ere horrelakorik entzun eta pentsatzen zenuten?
6- Zelan ikusten duzu zeure burua hemendik 20 urtera? Bideoan ageri den Anttonek zertaz hitz egin du bere etorkizuna irudikatzean? Markatu aipatu dituen gaiak. Zertaz hitz egin du Anttonek?
Eta zuk pentsatu al duzu zeure etorkizuneko bizimoduaz? Tertulia bat egingo duzue talde txikitan, lehenago atera diren alderdiak komentatzeko: osasuna, aisialdia, maitasuna…. Hitz egitean, erreparatu zer esapide erabili dituzten bideoko elkarrizketan.
7- Aurkikuntza: Orain, eta esklusiban, berrehun urte barru argitaratuko den Galaxy-News egunkari digitaleko artikulutxoa irakurtzeko abagunea izango duzu.
Berrehun urte barru azalduko den poltsa hori zuek bete beharko bazenu, zein 4 gauza sartuko zenituzke? Ondo pentsatu zergatik aukeratuko zenituzkeen.