Momentuaz gozatu ala argazkia egin?
Zer nahiago duzu, momentu berezi batez gozatu ala momentu hori erretratatu besteei erakusteko? Argazkiak nonnahi, noiznahi eta uneoro egiteko ohituraz arituko gara jarduera honetan.
*Jarduera hementxe deskargatu: HH46-MO-Momentuaz gozatu ala argazkia egin
1- Argazkizaleak: Ikusi bideoa eta transkripzioaren hutsuneak bete hitz egokiak jarriz.
2- Selfia ala hil: Irakurri erreportajea osorik eta aukeratu hitz egokia hutsune bakoitzerako.
3- Eta zuk? Kontatu ahoz zure esperientzia eta grabatu zure konakizuna. Ondorengo galderak lagungarriak izan daitezke zure mintzaldia ordenatzeko.
4- Selfie ikusgarriak: Lotu ondorengo selfiak dagokien argazki minarekin.
5- Argazkia arazo-iturri: Irakurri segidan duzun testua eta erantzun galderei.
6- Zure iritzia: Orain, eman idatziz zure iritzia tximinoaren auziari buruz. Ondorengo galderak lagungarriak suertatu ahal zaizkizu.
Eulalia Abaitua, argazkilaria
Jarduera honetan Aulalia Abaitua Euskal Herriko lehenengo emakume argazkilariaren biografia laburra ezagutuko dugu.
*Jarduera hementxe deskargatu: HH46-MO-Eulalia Abaitua argazkilaria
1- Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria: Entzun arretaz audioa eta esan Eulalia Abaituaren gainean jarraian dituzun baieztapenak EGIA ala GEZURRA diren.
2- Argazkilariaren biografia osatua: Jarraian entzun berri duzun audioaren transkripzioa duzu. Hautatu aditz egokienak hutsuneak betetzeko. Gero, entzun berriro audioa erantzunak konprobatzeko.
3- Itzal handiko emakumeak: Ezagutzen al duzu bere arloan aintzindaria izan den beste emakumerik? Ezagutzen al duzu artean, zientzian edota kirolean nabarmendu den emakume euskaldunik? Ezagutzen baduzu, kontaiguzu; eta ezagutu ezean bilatu informazioa eta idatzi irakurri duzunaren moduko itzal handiko emakumen baten biografia laburra.