Zaharrena ala gazteena, zer da hobe?
Ba al daukazu anaia-arrebarik? Horien artean zenbatgarrena zara? Gauza bera al da anaia-arreba zaharra edo gaztea izatea? Jaiotza-hurrenkeraren inguruan hitz egingo dugu jarduera honetan.
*Jarduera hementxe deskargatu: HH 44-MO-Zaharrena ala gazteena
1- Zaharrena ala gazteena: Bideoan, Olatz Berastegi Harremanak elkarteko kideari egindako elkarrizketatu duzu. Ikusi zer esan digun eta, ahal bada, esaldi bakar batekin erantzun galderei.
2- Zertan eragiten digu? Jaiotza-hurrenkerak pertsona baten izaeran izan dezakeen zerikusiari buruzko testua duzu hau. Irakurri, eta begiratu arretaz jaiotza-hurrenkeraren arabera aipatzen diren ezaugarriei.
3- Abantailak eta desabantailak: Testuan irakurritako baieztapenekin bat zatoz? Zure familia eta bizipenak kontuan hartuta, zein abantaila eta desabantaila ikusten dituzu honako kasu hauetan?
Familia eredu berriak
Garai batean familia oso kontzeptu itxia zen; oro har; aita, ama eta seme-alabak osatutako elkarbizitza taldea, alegia. Urteak joan urteak etorri, ordea, kontzeptu hori askoz ere malguagoa da, eta zaila egiten zaigu xehetasunez definitzea familia zer den. Familia-eredu berriei buruz hitz egingo dugu lanketa honetan. Horretarako, Ana Irene del Valle soziologoaren azalpenak izango ditugu oinarri.
*Jarduera hementxe deskargatu: HH 44-Ikastorduak-Familia eredu berriak
1- Zer dira familia eredu berriak? Ana Irene del Valleri egindako elkarrizketaren bideoa ikusi eta egia/gezurra motako galdetegian erantzun.
2- Testua osatu: Laburpen-testua irakurri eta bertan falta diren aditz laguntzaileak jarri.
3- Guraso bakarreko familia: Jarraian ikusi EITBko Ur Handitan saiotik ateratako elkarrizketa hau. Bertan, intseminazio artifizialaren bidez haurdun gelditu zen Argider Mujikak bere esperientzia kontatu du. Ikusi eta erantzun ondorengo galderak aukera zuzena hautatuz.