Ihesi, kalera ala kaletik?
Baserriko bizimodua gogorra izan daitekeen arren, hainbatek kalea utzi eta baserriaren aldeko apostua egitea erabaki ohi dute. Sekuentzia honetan baserritik bizitzea erabaki duten zenbait gazteren kasuak ezagutuko dituzu: baserriko bizimodua izango duzu hizpide.
*Jarduera hementxe deskargatu: HH40-MO-Ihesi, kalera ala kaletik
1- Kaletik baserrirako aldaketa: Vanessak eta Jonek kaletik baserrirako bizimodu-aldaketa egitea erabaki zuten. Bideoa entzun ondoren, esaldiak osatu dagokion amaiera aukeratuta.
2- Ander Barandiaran: Irakurri beheko elkarrizketa eta komentatu talde txikian, galderen laguntzaz.
3- Gu baserritik bizi gara: Baserritik bizi diren zenbait gazteri buruz hitz egiten duen erreportaje baten sarrera entzungo duzu. Eta entzun aurretik, adieraziko denaz hipotesiak egin eta horiek egiaztatzeko aukera izango duzu. Adierazi beheko baieztapen hauetatik, zure ustez, zein informazio emango den eta zein ez.
4- Nork esan du? Orain entzun erreportaje osoa, eta entzun bitartean, adierazi zein gazteri dagokion esandakoa. Entzun aurretik, irakurri ondo beheko esaldiak.
5- Nominalizazioak: testigantzak osatu: Irakurri entzun dituzun gazteen testigantzak. Testuak moldatuak daude. Osa itzazu, kasu bakoitzean dagokion nominalizazio-kasua aukeratuta.
6- Kalera noa ihesi: Aurreko ariketetan baserriari buruzko uste eta bizipen batzuk agertu dira. Oskorri taldearen kantu ospetsu honetan, ordea, baserriaren beste ikuspegi bat azalduko da. Kantuaren letra Xabier Amuriza bertsolariarena da. Bertso hauetan egoera eta erabaki baten berri ematen da, lehen pertsonan kontatuta.
7- Baserrian bizi ala kalean? Gazte hauen esperientziak entzun ondoren, eztabaidan ari zarete. Batzuek baserritik bizitzeari abantaila handiak ikusten dizkiozue, eta beste batzuk nahiago duzue hiriko bizimodua. Ahoz, eman bakoitzak zeuen iritzia beheko argudioak edo beste batzuk erabilita.