4. ikas unitatea

Gure kabia

Nolako etxea daukazu? Jarduera honetan nork bere etxea deskribatuko du, etxe mota ezberdinak deskribatu eta konparatuko ditugu, eta etxe kontuetan gure preferentziak azalduko ditugu.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH 4-Gure kabia

1- Nolako etxea daukazu? Deskriba ezazu xehetasunak aipatuz.

2- Etxe bila: Ikusi bideoa eta erantzun galderei.

 

3- Feng Shui: Etxea bizileku goxo bihurtzeko, Feng Shui teknika aholkatzen dute batzuek. Baina, zer da berez teknika hau? Entzun audioa eta galderei erantzun.

 

4- Lastozko etxea: Entzun audioa eta deskribatu etxea hiruzpalau lerrotan. Aipatu xehetasunak. Entzun hemen.

5- Non biziko zinateke? Zein tokitan bizi zara edo biziko zinateke, hiri batean ala herri batean? Zeri ematen diozu garrantzia bizilekua aukeratzean? Ikusi aukerak eta komentatu.

6- Herri txikia ala hiri handia? Ikusi bideoa eta erantzun galderei.

Eta zuk zer nahiago duzu? Herri txikia ala hiri handia? Lastozko etxea ala etxe-orratza? Zein izango litzateke zure bizitokirik gustukoena? Non bizi nahiko zenuke? Zein dira bataren eta bestearen alde on eta txarrak?… Konpara itzazu aukerak. Egin hipotesiak.