38. ikas unitatea

Plazer txiki horiengatik ez balitz…

Zein dira bizitzan zoriona ematen diguten plazer txiki horiek? Horietako bat musika entzutea izan daiteke, baina ikusiko duzun bezala, gure bizitza plazer txiki ugariz dago osatua.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH38-MO-Plazer txiki horiengatik ez balitz

 

1- Bizitzako plazer txiki horiek! Sekuentzian sartu aurretik zure bizitzako plazerei buruz hitz egingo duzu. Erantzun beheko galderei, eta komentatu taldean.

2- Zergatik gustatzen zaigu musika entzutea? Irratsaio honetan musika entzuteko sentitzen dugun beharrari buruz aritu dira. Irakurri beheko baieztapenak eta audioa entzun bitartean, adierazi bat datozen entzun duzunarekin.

 

3- Zeren parekoa da? Plazerak deskribatzeko konparazioak erabiltzen ditugu.  Beheko azalpen eta adibideei erreparatu ondoren, proposatzen zaizkizun elementuak nahi dituzun moduan konbinatuta, egin itzazu konparazioak.

4- Zein da taldean zure parekoa? Azaldu taldekideei zein diren zure bizitzako plazer horiek, eta egin galderak beraien plazer eta zaletasunei buruz. Ea aurkitzen duzun zure antzeko zaletasunak dituen laguna. Erreparatu beheko elkarrizketa-adibideari. Plazerak deskribatzeko saiatu aurreko ariketako egiturak erabiltzen.

 

Musika, beste botika bat

Jarri taldean eta komentatu puntu hauek: Instrumenturen bat jotzen duzu? Zein? Zer musika-mota entzuten duzu? Noiz? Zertarako? Musikak pertsonengan ondorioak dituela uste duzu? Zein?

*Jarduera hementxe deskargatu: HH38-MO-Musika, beste botika bat

1- Irakurri testua. Irakurtzen duzun bitartean azpimarratu ulertzen ez dituzun hitzak.

2-Azpimarratu dituzuen hitzak komentatu zuen artean. Gero, esan beheko esaldi hauek egia ala gezurra diren.

3- Hitz egin zuen artean: Zer iruditzen zaizu ikerketa hori? Musikak lagundu dezakeela uste duzu? Kasuren bat ezagutzen duzu? Musikak beste erabileraren bat eduki dezakeela uste duzu?