Nire ametsetako urtebetetze eguna
*Jarduera hementxe deskargatu: HH35-MO-Nire ametsetako urtebetetze eguna
Gure gizartean ospakizun ugari daude finkatuta: herriko festak (zaindariarenak, inauteriak…), egutegiak edota erlijioak ezarritakoak (Aste Santua, Gabonak, santuen egunak, bataioak, jaunartzeak, ezkontzak, kintoen urteurrenak), ezkontzak eta abar. Komentatu ikaskideekin:
a) Noiz hartu duzu parte azken aldiz ospakizun batean? Zeinetan?
b) Zein duzu gustukoa, zein ez? Arrazoitu.
1- Urtebetetzeak: Entzun “Nola ospatu urtebetetzeak” izeneko audioa. Bertan urtebetetze-eguna ospatzeko proposamen batzuk egiten dira. Behean duzun zerrendatik gehienak aipatzen dituzte esatariek, baina badira bi sobera daudenak.
Irakurri audioaren pasarte labur hau eta erreparatu nabarmendutakoari.
Jarri taldeka. Irakurri urte berriari harrera egiteko ospakizunak nolakoak diren egokitu zaizkizun herrietan, eta konparatu tradizioak.
Euskaltegian ospatuko dugu gure urtebetetzea. “Nola ospatu urtebetetzeak” audioan egin diren proposamenen antzera, ikaskide guztien urtebetetzeak ospatzeko proposamena egingo dugu guztion artean.
2- Zein da zure ametsetako urtebetetze-eguna? Ikusi bideoan nola erantzun dion galderari Zuriñe Maguregik eta idatzi foroan: zuri nolako urtebetetze-eguna gustatuko litzaizuke? Irakurri zure ikaskideen azalpenak eta komentatu.
3- Lexikoa: Ikusi “Kermanen familia berria” bideoa eta osatu araua. Jarri aditz egokia (ospatu, egin/eman/izan) jarraian eskaintzen zaizkizun perpausetan.
Entzun audioa eta adierazi jarraian dituzun elkarrizketetan akatsak non dauden.
Gero eta gehiagotan zoriontzen dugu mezu bidez, irudi bat edo bideo bat bidalita. Ikusi Gorane eta Andoitzen bideoa eta partekatu foroan zuk daukazun baten bat. Komentatu ikaskideen artean: Inoiz zoriondu al dizuete urtebetetze eguna modu xelebre batez? Inoiz ospatu al duzue modu bitxi batez?