34. ikas unitatea

 Ezkon aurreko agurrak antolatzen

Sekuentzia honetan, ezkon aurreko agurrei buruz hitz egingo dugu.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH34-Ezkon aurreko agurrak antolatzen

 1- Ezer baino lehen girotu egin behar da: Ariketa-sorta honetan, ezkon aurreko agurrei buruz hitz egingo dugu. Ezertan hasi aurretik, binaka erantzun galderari: Ezagutzen duzun edo parte hartu duzun ezkon aurreko agurren bat konta iezaiozu lagunari.

2- Profesionalen esku utzi: Ikusi Boat Trip San Sebastian enpresako kudeatzaileari egindako elkarrizketa eta erabaki esaldiak zuzenak ala okerrak diren.

 

3- Aspaldiko ohitura: Orain ‘Ezkon aurreko agurrak, aspaldiko ohitura’ testua irakurriko duzu. Erreparatu gaiarekin lotura berezia duten hitzei.

Osatu beheko hitz-gurutzatuak gaiari lotuta testuan agertu diren zenbait hitz erabiliz.