Nola lotu etxea, lana eta haurrak?
Gaur egun, oso zaila da lana, etxea eta haurrak uztartzea. Nahikoa da gorabehera txiki bat gertatzea gu guztiok dantzan jartzeko: ikastolan jai dutela, autobusa berandu edo iritsi ezinik dabilela, amonak irrist egin eta mokorra hautsi duela, haurren zaintzailea gaixotu egin dela… kaosa!!!! Zer egingo dugu?
*Jarduera hementxe deskargatu: HH32-MO-Nola lotu etxea lana eta haurrak
1- Mikelek egiten duena: Familia eta lana nola uztartzen edo lotzen dituzten ikusteko, hona hemen Mikel eta Anaren adibidea. Bikote arrunt bat da, ezkonduta daude eta bi haur dituzte. Irakur ezazu orain Mikelek, senarrak, egunero egiten duena.
2- Anak egiten duena: Orain Mikelen emazteak, Anak, egiten duena irakurriko duzu.
3- Lana eta familia uztartzea zaila da: Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2007ko txostenak gizartearen zenbait alorri buruzko adierazle kuantitatibo batzuk jasotzen ditu. Horien artean adierazpen hauen aurrean bildutako erantzunak.
4- Gizon batzuek hartutako erabakiak: Jarraian ordu gutxiago lan egitea aukeratu duten gizon batzuen adibideak irakurriko ditugu. Testuak irakurrita, saia zaitez esaldi hauetako hutsuneak betetzen.
5- Zenbat buru, hainbat aburu: Gaiari buruzko iritzi batzuk bildu ditugu, bai aldekoak bai aurkakoak, zure iritzia eman baino lehen azter ditzazun. Ondoren, ardura banatzearen alde eta aurka zein dagoen esan beharko diguzu. Sailka itzazu irakurritakoak eta esan norentzat den ezinbestekoa etxea, lana eta familia uztartzeko neurriak hartzea, alegia, nor dagoen ardurak banatzearen alde eta nor aurka.
6- Laburbilduz: Idazteko garaia iritsi zaizu. Sekuentzian zehar jaso dituzun informazio eta ideiak kontuan izan eta idatzi bat osatzen saia zaitez.