Gure kuadrillan…
Lanketa honetan kuadrillako lagunen inguruan arituko gara eta haiekin bizitako pasadizo bat kontatuko dugu. Bestalde, laguntasuna apurtzeko arrazoiak ere aztertuko ditugu.
*Jarduera hementxe deskargatu: HH3-Ikastorduak-Gure kuadrillan
1- Nolako adiskideak dituzu? Aurreko argazki guztietan lagunak ageri dira, baina oso desberdinak, bizitzako garai desberdinetakoak. Gogoan al dituzu zureak?
2- Adiskide bat bazen… Josuk eta Anttonek elkarrizketa bat izango dute hondartzan. Bideoa ikusi baino lehen, aurreikusi: Zeri buruz ari da Josu, zuen ustez, “gure artekoa” esaten duenean? Gero ikusi bideoa eta erantzun galderei.
3- Lagunen arteko komeriak: Arrazoi asko daude lagunen arteko harremana aldatzeko, haserretzeko, harremana estutzeko, galtzeko… Horietan jarriko dugu arreta. Hiru berri izango dituzu irakurtzeko. Irakurri ondoren, erantzun ondorengo galderari: Zer dela-eta…? Gero, osatu taula.
Orain kontatu zure esperientzia: lagunartean izandako komeriak, lagunarteko gatazka bat, lagun batek zuen artekoa traizionatu zuenekoa…
4- lagun guztiak ez dira adiskideak: Irakurri berri laburra eta jarri arreta izenburuan: “lagun” hitzak adiskidea esan nahi al du?
5- Lagunartean adarra jotzen: Ikusi bideoa: Mando baten gainean… Adierazi nork egiten duen zer.
6- Hemen ez dago wifirik: Entzun audioa eta esan wifirik ez dagoen zein leku aipatzen dituzten gonbidatuek.
Aztertu zure herria / auzoa eta proposatu neurriak lagunekiko komunikazioari trabak kentzeko.