Zuk zeuk egin
Ezagutzen duzu Zuk zeuk egin mugimendua? Sekuentzia honetan, Zuk zeuk egin edo Do it yourself mugimenduari buruz hitz egingo dugu.
*Jarduera hementxe deskargatu: Ikastorduak-Zuk zeuk egin
1- Bilboko Espacio Open gunera joan gara eta bertako kultur kudeatzailea den Ainhoa Riveiro elkarrizketatu dugu. Bideoan Ainhoak esandakoak laburtu dizkizugu. Ikusi bideoa eta kokatu hitzak dagokien lekuan
2-Irakurri testua eta arreta jarri Do it yourself mugimenduaren filosofiari buruz esaten denaren inguruan. Guk geuk sortzearen mugimenduari buruz irakurri duzuna kontuan hartuta, lotu hitz bakoitza dagokion aditzarekin. Gero ariketan sortu dituzun hitz elkarteekin ideia bana idatzi.
Trukea egingo al dugu?
Gutxiago kontsumitzeko modu interesgarria izan daiteke zerbait trukatzea.
* Jarduera hementxe deskargatu: Trukea egingo al dugu
1- Irakurri esperientziak eta erantzun beheko galderei. Antzeko truke-esperientziarik izan duzu?
2- Entzun zer dioen Amaia Otazok gutxiago kontsumitzeko egin dezakegunaz. Entzun audioa bi aldiz, eta ondoren, galderen erantzun zuzenak aukeratu. Ariketa egin ondoren, erantzun zuzenak transkripzioan identifikatu.
3- Entzun duzun audioan Amaiak opari bezala, zerbait “trukatzea” proposatu digu. Ariketa honetan zerbaiten trukea adierazteko egitura landuko duzu.
4- Orain, pentsa ezazu ganbaran dituzun traste zahar horietatik zein jarriko zenukeen trukerako webgune batean. Egin ezazu haren deskribapen zehatza, produktuaren onurak goraipatuz.
Kontsumo taldeak
Zein dira gure elikatzeko eta erosteko ohiturak?
*Jarduera hementxe deskargatu: Ikastorduak-Kontsumo taldeak
1- Bideoa ulertu: Kidekoop kontsumo-elkarteko Ander Lezamiz elkarrizketatu dute ondorengo bideoan. Entzun zer esaten duen eta ondoren, osatu laburpena hutsune bakoitzean hitz egokia erabiliz.
2- Testua landu: Orain testua irakurriko duzu. Erreparatu nabarmendu ditugun ideiei. Irakurgaian kontsumo-taldeei buruz aipatu diren zenbait ezaugarri. Ordena itzazu zuretzat duten garrantziaren arabera.