Euskaldun fobiadun
Gorroto txikiak eta beldur handi patologikoak fobiak dira. Denok gara fobiadunak, neurri batean, eta horrek gizaki egiten gaitu. Gure nortasuna definitzen dute eta, askotan, gure jokaeraren eragile dira. Hau horrela, ikastunitate honetan, zuen esperientziak kontatuz, beste batzuenak adituz eta hainbat informazio jasoz, beldurraren gaineko iritziak, usteak, pasadizoak… ahoz kontatzeko eta idazteko aukera izango duzue.
*Jarduera hementxe deskargatu: HH23-MO-Euskaldun fobiadun
1- Oporretara noa: Istorio bat ikusiko duzue bideoan. Ahotsik gabe ikusiko duzue, baina irudiekin batera zenbaki batzuk azalduko dira. Zenbakiok pertsonaien hainbat emozio-adierazpen erakusteko jarri ditugu. Orain bideoa ikusi. Gero, bideoan agertzen diren zenbakiak baliatuta, jarri taulan nork zein emozio adierazi duen.
Behean, bideoko pertsonaiek emozioak adierazteko erabili dituzten esaldiak dituzu. Ikusi bideoa berriro, oraingoan hitzekin, eta lotu esaldi bakoitza dagokion emozioarekin.
2- Definiziofobia: Zer da zuretzat fobia bat? Eman ezazu definizioa. Lotu fobia hauek bere definizioarekin.
3- Beldur zoroak: Kattalinen eta Anttonen arteko elkarrizketa entzungo duzu. Beldurrak direla-eta, egunkariak argitaratu duen inkesta bat betetzen ari dira. Ezer entzun aurretik, irakurri taulako esaldiak. Ondoren, arretaz entzun eta markatu zeri dioten beldur gure bi lagunek.
4- Eta zure lagunek zeri diote beldur? Zuek ere izango duzue beldurren bat. Komentatu talde txikietan, eta apuntatu zerk ematen dion beldurra taldeko bakoitzari. Gero, esaldiak idatzi nor zeren beldur den adieraziz. Saiatu zaitez ikasitako formak erabiltzen.
5- Lanbide arriskutsuak: Hona hemen lanbide batzuk. Ordena itzazu arriskutsuenetatik arriskurik gutxien dutenetara. Gero, komentatu zure ondokoekin. Kontuan izan, zuen artean komentatzerakoan, lanbideen arteko konparazioak egingo dituzuela eta hizkuntz forma hauek erabiltzeko aukera izango duzuela: …-ago, …-en, bezain…, hain…
Ikusiko duzun bideoan suhiltzaileei buruzko dokumentaletik ateratako pasarteak bildu ditugu. Ikusi eta saiatu orokorrean ulertzen. Bideoa ikusten duzun bitartean, hiru atal nagusi horien gako-hitzak apuntatzen saiatuko zara.
6- Luis Mari Zabala: Testua irakurtzen duzun bitartean, eskema edo mapa semantikoa idatzi beheko aldean.