22. ikas unitatea

Dirua aurrezteko trikimailuak

Jarduera honetan, berokuntzan edo kalefakzioan dirua aurrezteko trikimailuak ikusiko ditugu, eta bukaeran geuk ere gomendioak emango ditugu beste kontu batzuetan diru gutxiago gastatzeko.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH22-MO-Dirua aurrezteko trikimailuak

1-Berokuntzan dirua aurrezteko trikimailuak: Berokuntzan edo kalefakzioan diru gutxiago gastatzeko moduak aztertuko ditugu jarduera honetan. Testua irakurri aurretik, erantzun puntu hauei.

2- Esaldi-zatiak lotzen: Segidan dituzu testuko esaldi batzuk, baina zatituta daude. Lotuko al dituzu?

3- Hitz-konbinazioak egiten: Hemen dituzu berokuntzarekin lotutako hitz-konbinazioak. Binaka jarrita, lotu 2 zutabeetako hitzak elkarrekin, konbinagarriak direnak. Zalantzarik baduzu, begiratu transkripzioan daukazun testuari.

4- Dirua aurrezteko gomendioak ematen: Hizkuntza-formetan jarriko dugu arreta orain. Testua aurrean duzula, erantzun bi galderei.

Jarri talde txikitan eta idatzi hiruzpalau trikimailu dirua aurrezteko. Hemen dituzu 2 helburu (nahi izanez gero, pentsatu beste helbururen bat):

– Etxean argindarra aurrezteko

– Erosketetan diru gutxiago gastatzeko

5- Zertarako aurreratu dirua? Irratsaio honetan, hiru gaztek dirua aurrezteko zer teknika erabiltzen duten kontatuko digute. Baina zertarako aurrezten dute dirua? Entzun audioa eta erantzun galderei.

 

6- Dirua aurrezteko teknikak: Entzun berriro irratsaioa, eta markatu taulan nork esan dituen ondorengo esaldi hauek.