2. ikas unitatea

Familia eredu berriak

Garai batean familia oso kontzeptu itxia zen; oro har; aita, ama eta seme-alabak osatutako elkarbizitza taldea, alegia. Urteak joan urteak etorri, ordea, kontzeptu hori askoz ere malguagoa da, eta zaila egiten zaigu xehetasunez definitzea familia zer den. Familia-eredu berriei buruz hitz egingo dugu lanketa honetan. Horretarako, Ana Irene del Valle soziologoaren azalpenak izango ditugu oinarri.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH2-Ikastorduak-Familia eredu berriak

1- Zer dira familia eredu berriak? Ana Irene del Valleri egindako elkarrizketaren bideoa ikusi eta egia/gezurra motako galdetegian erantzun.

 

2- Testua osatu: Laburpen-testua irakurri eta bertan falta diren aditz laguntzaileak jarri.

3- Guraso bakarreko familia: Jarraian ikusi EITBko Ur Handitan saiotik ateratako elkarrizketa hau. Bertan, intseminazio artifizialaren bidez haurdun gelditu zen Argider Mujikak bere esperientzia kontatu du. Ikusi eta erantzun ondorengo galderak aukera zuzena hautatuz.