18. ikas unitatea

Sexologoarenean

Amaia Urrejola sexologoari egindako elkarrizketatik abiatuta ariketa hauek egingo dituzu:
– Elkarrizketako galderak jarri bakoitza bere tokian.
– Bideoa ikusi eta komentatu.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH18-MO-Sexologoarenean

1- Sexologoari elkarrizketa: Irakurri Amaia Urrejola sexologoari egindako elkarrizketa, eta jarri hutsune bakoitzean dagokion galdera.

2- Bideoaren ulermena: Orain ikusi bideoa, gero jarri taldean eta komentatu beheko puntuak. Lehenengo, zer esaten du galdera hauen inguruan?

 

3- Maitatzea ez da erraza: Ezagutzen al duzu Elena Francisen kontsultategia?  Irakurri testua, pertsonaia hori ezagutzeko. Elena Francisi bidalitako eskutitz bat duzu irakurgai. Zer erantzun ote zion? Pentsatu zu zeu zarela Elena Francis eta idatzi erantzun-gutuna Letiziari. Kontuan izan 1947-1984 urte bitarteko irratsaioko esataria zarela.

Irakurri orain maitasun-aholkua eskatuz, Amaia Vazquez psikologo eta sexologoari 2002. urtean Euskadi Irratira bidalitako gutun hau. Entzun orain Amaia Vazquez sexologo eta psikologoaren erantzuna.

 

 

Lehenengo aldia

*Jarduera hementxe deskargatu: HH18-MO-Lehenengo aldia

 

1- Jarraian Joseba Sarrionaindiaren “Akordatzen” testu autobigrafikotik ateratako pasarte batzuk irakurriko dituzu. Irakurritakoan komentatu ikaskideekin: Zein dira egilearekin konpartitzen dituzun oroitzapenak? Egilearen oroitzapenetatik zein egiten zaizkizu arrotzak? Eta zu zertaz akordatzen zara? Gogoratzen al duzu gaur egun guztiz arrotza edo anakronikoa irudituko litzaigukeen gauzarik edo egoerarik?

2- Orain Euskadi irratiko pasarte bat entzungo duzu, “Lehen bidaia gurasorik gabe”. Solasaldi horretan Onintza Enbeitak eta Arantza Urretabizkaiak gurasorik gabe egin zuten lehenengo bidaia dute hizpide. Entzun ezazu eta komentatu ikaskideekin ondorengo galderak:

 

3- Onintza Enbeitak eta Arantza Urretabizkaiak gurasorik gabe egindako lehengo bidaia kontatu dute. Zuk, berriz gogoan daukazu lehenengo aldia…? Aukeratu jarraian proposatuko dizkizugun gaietako bat eta, irratsaioko tertuliakideek egin duten bezala, kontatu nolakoa izan zen zure lehenengo aldia.