17. ikas unitatea

Ezagutu dituzun tokiak deskribatzen

Oporretan nori ez zaio gustatzen bidaiatzea? Sekuentzia honetan egin duzun bidaia bat kontatu eta lagunekin partekatzeko aukera izango duzu. Ariketa hauek egingo dituzu:
– Bisitatuko zenituzkeen tokiak azaldu.
– Elkarrizketa entzun ondoren, galderei erantzun.
– Bidaietako esperientzia-zatiak dagokien adjektiboekin osatu.
– Galderei erantzunez, hitz egin taldean egin duzun bidaia bati buruz, deskribapena ere eginez.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH17-MO-Ezagutu dituzun tokiak deskribatzen

1- Nora bidaiatu nahi duzu? Oporrak pentsatzean, denok dugu buruan ezagutu nahiko genukeen lekuren bat. Behean dituzu adibide posible batzuen irudiak. Erantzun galderei, eta komentatu talde txikian.

2- Horrelakoxea da India. Erreportaje honetan Ainhoa Zubeldia donostiarrak Indiari buruz hitz egingo digu. Entzun ondoren, erantzun beheko galderei.

 

3- Nolako tokia da? Ariketa honetan bidaian ezagututako jendea, tokiak, paisaiak deskribatzeko erabil ditzakegun zenbait adjektibo landuko dituzu. Behean, bidaiekin lotutako zenbait deskribapen-zati dituzu. Zati guztiak irakurri ondoren, aukeratu kasu bakoitzari ondoen egokitzen zaion adjektiboa. Erreparatu bereziki beltzez nabarmendutakoari.

4- Zer gogoratzen duzu bidaia hari buruz? Gogoratu egin duzun bidaia bitxi edo harrigarriren bat, eta ekarri gelara han ezagututako toki baten argazkia. Ondoren, beheko galderei erantzunez, hitz egin talde txikian ezagutu zenituen tokiei buruz. Ea lagunak asmatzen duen zein tokiri buruz ari zaren.

 

 Haurren udako oporraldia

Udako oporrak iritsitakoan guraso askok nahiko lan izaten dute beren seme-alaben denbora librea antolatzen. Era askotako aukerak daude horretarako, eta ez da erraza askotan asmatzea. Gai hori abiapuntu, ariketa hauek egingo dituzu:
– Galderak erantzun ondoren, ikaskideekin partekatu.
– Erreportajea entzun ondoren, esaldiak adierazitakoekin bat datozen edo ez identifikatu.
– -T(z)EKO aukera, garaia… Osatu esaldiak, norberaren iritzia kontuan hartuta eta adibideetan oinarrituta.
– Galderari erantzunez, kontatu zure esperientzia taldeko ikaskideei.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH17-MO-Haurren udako oporraldia

1- Nola antolatu gure seme-alaben oporraldia? Egun dauden aukerak kontuan hartuta, udako oporraldia pasatzeko zein iruditzen zaizu planik interesgarriena…

 2- Oporrak disfrutatzeko dira: Entzun zer dioten Arantzazu kazetariak eta Asier irakasleak haurren oporraldiei buruz. Entzun ondoren, identifikatu adierazitakoekin bat datozen esaldiak. Horietako bat ez da aipatu.

 

 3- Oporrak aproposak dira… Audioaren transkripzioan honelako egiturak azaldu dira. Erreparatu beltzez nabarmendutako egiturei.

4- Nire udako oporraldia: Gai honi buruz duzun iritziaz eta esperientziaz arituko gara orain. Horretarako, erantzun beheko galderari eta komentatu erantzunak taldekoekin.