13. ikas unitatea

Hiri-tribuak, estetikatik harago

Janzkerak bereizten ditu. Taldeka zein bakarka ikus daitezke. Hirietan batez ere. Batzuek ‘hiri-tribu’ esaten diete metropolietako janzkera, tendentzia, estilo edo pentsaera bereko taldeei. Rockzaleak,  hipsterrak,  reggaetonzaleak,  punkiak,  skinheadak,  skatersak, gotikoak,  hippiak, emoak, rastafariak… zenbat hiri tribu ezagutzen dituzu?

*Jarduera hementxe deskargatu: HH13-MO-Hiri tribuak, estetikatik harago

1- Mangazaleak: Ioritz Gorritxu Motsikora mangazaleen elkarteko kidea da eta Gemma Marinek Bilbon Lupita izeneko denda berezi bat dauka. Biekin tribu urbanoei buruz hitz egin dugu “Tribu urbano bateko kide zara?” bideoan. Ikusi bideoa eta esan honako esaldi hauek egia ala gezurra diren.

 

2- Tribu urbano bateko kidea zara? Irakurri testua eta aukeratu hutsune bakoitzean aditz laguntzaile egokia.

3- Zaleak: Ariketa honetan, -zale atzizkia landuko dugu. Horretarako, ikusi testuan agertu zaizkigun adibideak: rockzaleak, reggaetonzaleak eta mangazaleak.

4- Estetikatik harago: Aukera zuzena hautatu eta bete itzazu testuko hutsuneak.

 

 

Estiloak badu neurririk?

Ariketa-sorta honetan, tamaina handiko arroparen inguruan hitz egingo dugu. Gaian murgildu aurretik, erantzun galdera honi: Ba al dakizu curvy modeloak zer diren?

*Jarduera hementxe deskargatu: HH13-Ikastorduak-Estiloak badu neurririk

1- Bideoaren ulermena: Ikusi Ana Goitia kazetari eta blogariari egindako elkarrizketa eta aukeratu esaldien amaiera egokia.

 

2- Testuaren ulermena: Irakurri testua. Batetik, kokatu hutsuneetan falta diren aditz laguntzaileak. Bestetik, irakurri bitartean, jarri arreta modarekin, jantziekin lotutako hiztegian, eta egin zerrenda bat gai horri buruzko hitz edota esapideekin.

3- Potolofobia: Ba al dakizu zer den potolofobia? Jarraian potolofobiari buruzko erreportaia ikusiko duzu. Ikusi baino lehen, bete hutsuneak ondoko hitz gakoak erabiliz. Gero, bideoa ikusiz, konprobatu erantzunak zuzenak diren.