12. ikas unitatea

Ikasleak ostatu bila

Unibertsitatean hastearekin batera, ikasle askok erabaki behar izaten dute non hartuko duten ostatu.

* Jarduera hementxe deskargatu: HH12-Material osagarria-Ikasleak ostatu bila

1- Eroso edo merke: Ikasle-egoitzei eta etxebizitzei buruzko informazioa duzu bideo honetan. Bideoa ikusi ondoren erabaki zein den aukera zuzena.

 

2- Pisu bila: Partekatzeko pisu  bila  zabiltza. lragarkian agertzen den helbidera e-posta bidez mezu  bat  bidaliko duzu informazio gehiago eskatzeko.

3- Elkarbizitzaren testigantzak: Jarraian BERRIA egunkarian argitaratutako artikulu baten pasartea daukazu (ikusi eranskinak). Bertan ikasle pisuan bizi diren hainbat pertsonak euren esperientzia kontatu dute. Irakurri testigantza horietako bat eta ikaskideei kontatu irakurritakoa.

4- Ikasle pisuak zenbaitetan arazoak sortzen dituzte auzokideen komunitatean, zaratak edota higiene falta direla eta. Azken boladan elkarbizitza-arazoak izan dituzue atarian. Bizilagunen bilera duzue arazoa aztertzeko. Bilerarako zure argudiabidea prestatu. Eskolan bilera antzeztuko duzue.

 

 

Ikasle ohien bilera

Gero eta zabalduago dago gure artean eskolan aspaldi elkarrekin ibilitako jendea berriro biltzea. Gai horri buruz jardungo dugu sekuentzia honetan, irratsaio bat oinarri hartuta.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH12-Material osagarria-Ikasle ohien bilera

1- Entzumenaren ulermena: Amaia Agirre ikasle ohiekin elkartzekoa da, eta gai horri buruz hitz egin du audio honetan. Ezer baino lehen, audioa entzun gabe, pentsatu galdera baten erantzuna. Gero, entzun Amaia Agirreren gogoeta eta esan esaldi batzuk egia ala gezurra diren. Azkenik, audiona entzundako esaldi batzuk osatu.

 

2-Hala ote da?: “ote” partikularen inguruko azalpena eta ariketa.

3- Irakasle xelebre haiek: Horrelako ikaskide ohien bileretan hizpide izaten dira, askotan, garai bateko ikasle edota irakasle xelebreak. Horrelakorik izan al zenuen zuk? Irakurri ondorengo testua eta irakasle xelebre baten deskribapenean kokatu falta diren aditz laguntzaileak lehenaldian. Gero, ereduan bezala, idatzi zeuk garai bateko ikaskide edota irakasle baten deskribapena: Nolakoa zen, zer egiten zuen, hari gertatutako pasadizoren bat…

 

Etxean ala eskolan ikasi?

Gehienok umeak eskolara eramaten baditugu ere, etxearen aldeko aukera egiten duen jendea dago, gero eta gehiago, gainera. Zuri zer iruditzen zaizu?

*Jarduera hementxe deskargatu: HH 12-Material osagarria-Etxean ala eskolan ikasi

1- Bideoa ikusi eta ulertu: Ikusi Luisa Reizabali egindako elkarrizketa eta esan beheko esaldiak egia ala gezurra diren.

 

2- Testua irakurri: Irakur ezazu testua eta egin ezazu jarrian duzun ariketa. Lotu esaldi hauek “berriz” edo “ordea” erabilita.

3- Eman zure iritzia idatziz, paragrafo batean, egitura batzuk erabiliz.