11. ikas unitatea

Bizitzaren gorabeherak

Jarduera honetan ohitura osasungarriei buruz arituko gara.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH 11-Material osagarria-Bizitzaren gorabeherak

1- Lasterka ala ihesi?: Bideoa ikusi eta aukeratu erantzun zuzenak:

 

2- Ohitura osasungarriak: Prestatu dekalogo bat bizimodu osasungarriago bat izateko gomendioak ikaskideei emateko.

3- Jateko ohiturak aldatu: Testua irakurri ahala, maiztasuna adierazten duten moldeak eta denborazko egiturak azpimarratu.

4- Aldaketak gure bizitzan: Entzun elkarrizketak eta aukeratu lau pertsona hauen bizitzan gertatu den aldaketa.

 

Ikusi bideoa eta adierazi beheko baieztapen hauek egia ala gezurra diren:

 

5- Iparragirre, musikagile eta olerkaria: Irakurri Iparragirre musikagilearen biografia eta osatu informazioa taulan:

6- Historiako pertsonaiarik esanguratsuena: Orain aukeratu, zure ustez, historian izan den pertsonaia esanguratsu bat, eta haren biografia idatzi.

 

 

 

Kontsumo taldeak

Zein dira  gure  elikatzeko eta erosteko ohiturak?

*Jarduera hementxe deskargatu: HH 11-Material osagarria-Kontsumo taldeak

1- Bideoa ulertu: Kidekoop kontsumo-elkarteko  Ander Lezamiz elkarrizketatu dute ondorengo bideoan. Entzun zer esaten duen eta ondoren, osatu laburpena hutsune bakoitzean hitz egokia erabiliz.

 

2- Testua landu: Orain  testua irakurriko duzu. Erreparatu nabarmendu ditugun ideiei. Irakurgaian kontsumo-taldeei buruz aipatu diren zenbait ezaugarri. Ordena itzazu zuretzat duten garrantziaren arabera.

 

 

 

Esnekiak gogoko ditut

Esnekiak oso gomendagarriak omen dira osasunerako, kaltzio iturri garrantzitsua baitira. Horrexegatik, edo akaso beste arrazoi ezkutu batengatik, Yogurinha Borovak oso gustuko ditu. Hain gustuko dituenez, kanta bat ere dedikatu die.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH 11-Material osagarria-Esnekiak gogoko ditut

1- Uste al zenuen euskal musikan dena trikitixa eta panderoak zirela? Oso oker zeunden. Ikusi, jarraian, kantaren bideoa eta saiatu bertan aipatzen dituzten esneki guztiak apuntatzen:

2- Jarraian, irakurri Eduardo Gaviñari (Yogurinha Borova) buruz uriola.eus webgunean argitaratutako albistea eta bete itzazu hutsuneak aditz egokiak jarriz.

3- Orain, ikus ezazu Eduardo Gaviñari egindako elkarrizketa, eta ikusitakoan eman ondorengo galderei erantzun egokia:

 

 

Kolore askotako arroza

Mundu osoan jaten den janaria da arroza, unibertsala beraz. Jaki horren prestaketa da lurralde eta kulturak desberdintzen dituena.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH11-MO-Kolore askotako arroza

1- Arroz beltza: Gustatzen al zaizu arroza? Nola? ba al duzu errezetaren bat? Norena da? Entzun Zalakain sukaldariaren errezeta, ulertzen ahalegindu eta, ondoren, bete hutsuneak. Okerrik egiten baduzu, entzun berriro errezeta hori.

 

2- Munduko arrozak: Mundu osoan jaten den janaria da arroza, unibertsala beraz. Jaki horren prestaketa da lurralde eta kulturak desberdintzen dituena. Hemengoak eta kanpotik etorritakoak elkartzeko asmoz, arroza erabiltzen da Munduko Arrozak izeneko festan, sinbologia handia duelako. Entzun elkarrizketa eta erabaki ondorengo esaldiak EGIA ala GEZURRA ote diren.

 

3- Getxoko arrozgilea: Erantzunak kontuan izanda, kokatu hutsuneetan elkarrizketaren galderak.

 

 

Nola antolatu otorduak modu eraginkorrean?

Gaur egungo bizimoduarekin oso garrantzitsua da otorduak ahalik eta ondoen antolatzea
gure bizimodua errazteko, dieta osasuntsu bat jarraitzeko, oso lanpetuta gaudelako… Horregatik, azken urteetan Batch Cooking eta Meal Prep moduko teknika lagungarriak modan jarri dira.

Ezagutzen al dituzu? Badakizu nola egiten diren?

 

Batch cooking

 

Hala ez bada, lasai egon, jarduera honetan gaian janzteko aukera izango duzu- eta. Jantzi sukaldari txanoa eta has gaitezen lanean!

*Deskargatu fitxategia hemen: HH11-Material Osagarria-Nola antolatu otorduak