Bazen behin…
Jarduera honetan gure ikaskidea txikitan nolakoa zen azalduko dugu.
*Jarduera hementxe deskargatu: HH 1-MO-Bazen behin
1- Nor da nor? Gustuko duzun txikitako argazki bat ekarri gelara, txango bat egin zenuen egun batekoa. Talde handian, begiratu ikaskideen argazkiei eta asmatu norena den. Guztien argazkiak ikusi ondoren, kontatu nolakoa izan zen zure argazkiko egun hura: nork atera zuen argazkia, zein lekutan, norekin zeunden, zer egin zenuen…
2- Mendian gora lagunak: Ikusi bideoa eta erantzun galderei.
3- Nolako haurra zinen? Pertsona batzuek nolako haurrak ziren kontatuko digute. Entzun eta, binaka, lotu pertsona bakoitzari bere ezaugarria.
Zuzenean eta zeharka. Norbaitek esandakoa kontatzeko estilo zuzena edo zehar estiloan erabil daiteke. Entzungaian jasotako informazioa erabilita, ikaskidearekin osatu hurrengo esaldiak eta zehar estiloan berridatzi.
Eta zu? Nolako haurra zinen zu? Kontatu ikaskide bati, labur-labur beheko eskemari jarraituz.
Azaldu taldearen aurrean zer kontatu dizun zure ikaskideak bere haurtzaroari buruz. Talde handian erabaki nolakoa zen ikaskidea txikitan eta aukeratu adjektibo egokia: ameslaria, berritsua, kalekumea, animalia zalea, bakartia, alaia, baldarra…
Lehenengo eguna
*Jarduera hementxe deskargatu: HH1-MO-Lehenengo eguna
1- Lehen inpresioa: Begiratu argazki honetako pertsonaiei. Zer itxura hartu diezu lehen begiratuan?
2- Adituak dioena: Entzun irratsaioa eta esan ondorengo esaldiak bat datozen ala ez bertan esan dutenarekin.
Jarraituko dugu adituak zer dioen entzuten. Ondoren, aukeratu erantzun egokiena.
Elkarrizketatik hartutako esaldi batzuk ekarri ditugu hona, baina hitz horiek kendu ditugu zuk jartzeko. Osatu esaldi hauek hitz egokiena aukeratu eta bere hutsunera arrastratuz.
Lehen inpresioarekin gelditzen al zara? Pentsatu pixka batean eta hitz egin beste batekin gai honi buruz.
3- Lehendabiziko eguna erredakzioan: Ikusi bideoaren lehen pasartea, eta asmatu zein aitzakia esan duen Amaiak.
Ikusi osorik bideoa eta lotu pertsonak eta zereginak.
4- Narrazioa lehenaldian: Asierrek zein itxura hartu dio Amaiari? Irakurri Asierren pentsamendua eta jarri arreta aditz-egituretan. Nola ari da kontatzen ikusten duena?
5- Lehenengo laneguna: Ikusi bideoaren bigarren atala, “Izaro eta ospakizunak”. Izarok eta Amaiak lehen elkarrizketan izandako esperientziaz ari dira. Erantzun ondorengo galderei.
6- Asko aldatu dira laneko kontuak: Lehenengo ariketetan, Mariak kontatu du asko aldatu dela laneko panorama. Begiratu zer esaten duen. Kontatu zure inpresioa: lehendik hona, zertan aldatu da laneko egoera edo lan egiteko modua?
7- Kontu-kontari: Eta zuk? Gogoratzen al duzu zure lehenengo eguna euskaltegian? Bestela, horrelako esperientziarik ez baduzu, ekarri gogora zure lehenengo egun bat eta osatu kontaketa galderei erantzunez.